Bertsoaren kantuek Bizkaiko herriak hartuko dituzte beste behin ere, Bizkaiko taldekako txapelketan, eta martxoaren 1ean izan dugu bigarren hitzordua, Leioan. Bertan, Plentzia-Lemoiz herrietako BASORDAKO GORRINGOAK, Mungiako TAKET bertso-eskolako kideak eta LEIOATIK LEIOARA taldeen arteko bertso-norgehiagokan. epaileen delibero diktatorialak TAKET bertso-eskolakoak jo zituen garaile, LEIOATIK LEIOARA taldekoekin izandako lehia estua eta […]

Jartzazu POTTOrik bizitzan. Gaurko saioan BERTSOERRONDA sariketaren akabuko kanporaketa izan dugu aztergai. Erronda kaleko BIRA! kulturgunean jokatu zen 4. kolpea eta seikote gaztea (edo) izan zen kantuan: Ander Ucelay, Garazi Navarro, Aitor Zelaieta, Lurdes Ondaro, Iraitz Mateo eta Aritz Landeta. Finalaren atarian saio txukuna egin, eta primizia mundialean (eta aukerakea […]

Maite dugu, maite, POTTO egitea. “Ezebez esan barik, hobe potoa”, horixe entzunda genion Apolo lagunari, bere ohiko marmarrean. Gaurko saioaren hasiera berarekin izar artean kopla-kantuan biliko den Jon Lopategi zendu berriari eskaini diogu. Bigarren atalean umorea nagusi eta Markinako Akerbeltz gaztetxeko saioa izan dugu gozagai (Akerbeltz bertso-sariketa), BERTSOERRONDAren bigarren kanporaketaren […]

Bertsolaritza hizpide dugun saioan, bertso freskoak ditugu opari. Ageda martiriaren bezpera egunean, urtero legez, Bilbon ibili ginen Algara konpartsako kideak (potojorran bertso-eskola geriatrikoaren laguntzaz). Kantuak eta koplak izan ziren nagusi. Ezin ahaztu ekainaren 26an Barañainen izan zen Bertso-eguna. Bertsoen aukeraketa diktatoriala, Bilbo Hiriaren POTTO saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2019/potto/190205_potto.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko Zazpi Katu gaztetxean izandako bertso-jaialdia duzue entzungai azken POTTO saioan. Domekarekin batera, Zazpi Katu Gaztetxearen 12. urteurrenaren aitzakian, bertsozalez lepo izan genuen, bertsolarien kantuak entzuteko prest. Taula gainean izan ziren Xabat Galletebeitia, Oihana Bartra, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi, eta Ainhoa Arregik egindako grabazioa erabilita, Erlantz Ibargurengoitiaren aukeraketa diktatorialean […]

2019ko errege egunez, Ondarruko Bekozinin, bertso-jaialdia antolatu zuten, eta Fernando Agirre Zenbatgarakide-laguna bidali genuen grabazio-lanak egitera. Jaso dugu grabazioa eta aukeraketa diktatoriala egin eta gero…. osatu dugu gaurko saioaren atal bat. Bigarren atalean 2018ko azaroaren 29an, Basauriko Marienea Emakumearen Etxean egin zuten saioa dugu. Bertara bidali genuen beste Zenbatgarakide-lagun bat: […]

Bizkaiko Bertsolari txapelketaren akabuko finalaurrekoa jokatu zen zapatuarekin batera, Lekeitioko Santi Brouard pilotalekuan. Seikotea izan zen taulagainean kantuan, eta Jone Uria garaile.Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Ander Elortegi, Txaber Altube eta Arrate Illaro sailkatu ziren beren atzetik, hurrenez hurren. Bizi joan zen saioa eta goza dezazuen…. taulagainean kantuan izan ziren bertsolari […]

Nerea Ibartzabalek lortu zuen Igorreko saioan eskuragarri zegoen finalerako txartela. Bertsolari markinarrak 514 puntu biribil sartu zituen zakura; bigarren, Onintza Enbeita eta, hirugarren, Eneko Abasolo (gure txikitin). Bertsozaleek bete egin zuten Igorreko polikiroldegia, eta bertsolarien lanek berotu. Finalerako txartel-banaketa zapatuan erabakiko da, Lekeitioko Santi Brouard frontoian. 8kotea, finalerako txartelaren zain. […]

Berrizen jokatutako Bizkaiko Bertsolari txapelketaren aurreneko finalaurrekoa ekarri digute Ibon Burgoak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Sorpresa handirik ez zen izan, eta Miren Amuriza izan zen saioaren irabazlea; horrenbestez, finalean izango dugu kantuan bertsolari berriztarra (aurreneko sailkatua). Taulagainean izan ziren sei bertsolarien kantuak prosazko jardunarekin uztartuta aurkituko dituzue (aukeraketa diktatorialean), Berrizen bertan […]