POTTO: XAKE espazioan izandako bertso-afaria eta Plentziako Antolin deunako jaietako bertso-jaialdia

Bizkaiko bertsolari txapelketak atsedena hartu duen asteburuan, bertso-munduan badugu jana eta edana. Ibon Burgoa soinu-teknikaiaren laguntzaz gure delorean partikularra hartu dugu eta atzerako begiratu laburra egin dugu. Urrian eta irailean izandako bi bertso-saiotan grabagailua martxan jarri eta Bilbo Hiria irratiaren POTTo saioan hedatu ditugu. Batetik, urrian Bilbiko XAKE espazioan izandako bertso-afaria (Nerea Ibartzabal, Malen Amenabar, Aito Esteban “Garrote” eta Eneko Abasolo “Abarkas”); eta, bestetik, Plentziako Antolin deunako jaietako bertso-jaialdia (Aitor Sarriegi, Nerea Ibartzabal, Maialen Lujanbio eta Xabat Galletebeitia). Bi saio horietako aukeraketa diktatoriala duzue gaurko saioan.

Biba bertsoa!!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Berbaz: Maite Darceles, Bihotzean Daramagun Munduaz

og. Aza 15 , 2018
Txikitatik idazle ibili dala du gogoan. Ipuin bat idatzi eta eskolan irakurri, lehiaketa bat, blog bati ekin 2007an, eta eraldaketarako enpresa kudeaketari (aholkularitzan dihardu enpresa ekonomia zientziak ikasitako hondarribiarra) buruz idatzi zuen saiakera luzeak erakutsi zion gogoko duela kontua, hilabetetan istorioa buruan izan eta harekin bizitzeko idazte lan luze hori. […]

Honekin lotuak