POTTO: Bizkaiko Bertsolari txapelketa eta Danontzat Gaztetxearen V. urteurrenean antolatutako bertso-jaialdia

Aupa, pottopsikotiko-depresiboak… biba guek!
Gaurkoan, beste egun batzuetan lez, beste inon topatu ezin diren aleak ditugu. POTTO eta Bilbo Hiria irratiaren primizia mundialak airean!
Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko saioen segida izan dugu, zapatuarekin, Gautegiz-Arteagan. Bertan gure potojorrankide Joseba Barandiaranen lana loratu behar; biba Barandi, POTOMAN!
Kostalderako salto txikia egin eta Plentzian izan dugu beste hitzordua. Danontzat Gaztetxearen V. urteurren jaialdiaren baitan, bertso-jaialdia antolatu eta bertan izan ziren kantuan Oihana Iguaran, Alaia Martin, Igor Elortza eta Sustrai Kolina
Agenda-proposamena ere ezin da falta gure POTTO saioan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

AUZOZ AUZO: Larunbatean Indautxutik zuzenean arituko gara

og. Mai 3 , 2018
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Indautxu plazatik , 12:00etatik 14:00etara.  Ostiralean eta larunbatean Indautxu eguna ospatuko dute. Bigarren urtea du ekimenak eta giroa ekarriko dugu irratira. Duela urte eta erdi Indautxuko jai batzordea osatu zen  helburu argiarekin, indautxutar guztiok batuko dituen egun bat […]

Honekin lotuak