POTTO: Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko Elorrio eta Getxoko saioak

Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko Elorrio eta Getxoko saioak aztertu dituzte Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak.Zapatuan Elorrion jokatutako kanporaketa-saioan Ander Elortegi izan zen garaile, Aitor Esteban “Garrote” POTOJORRANkidearen aurretik. Getxon, berriz, saio bikoitza izan zen: goizean, Peio Ormazabal arrigorriagarrak bildu zuen punturik gehien, eta saio horretan, seigarren geratuta ere, lan ederra egin zuen POTTO irratsaioan esatari izan genuen Axier Goñi “suelto” POTOJORRANkideak; eta, arratsaldean, sorpresarik ez zen izan eta Eneko Abasolo “txikitin” izan zen garaile. Arratsaldeko saioan beste POTOJORRANkide bat egon zen taulagainean: bosgarren sailkatutako Mikel Galartza “Coca-colas”.
3 saio horietako POTOJORRANkideon bertsoak entzungai… eta agenda-proposamena

biba Apolo

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI 76: Joko teoria (Josu Doncel)

ol. Mai 18 , 2018
David Harper izeneko ikertzaileak zenbait ahaterekin laborategiko saio bat egin zuen Cambridgeko Unibertsitatean. Ahateek janaria bilatzeko orduan zer-nolako portaera agertzen zuten aztertu nahi zuen berak eta, horretan ziharduelarik, gauza bitxi batez ohartu zen: lortutako emaitza bat zetorren erabat joko teoriaren emaitzekin. Hau esanda, hizpidea jarriko diogu Josu Donceli; bai, berari galdetuko […]

Honekin lotuak