Ekainaren 28tik uztailaren 3ra 58 emanaldi programatu dituzte Bilboko Kalealdian. Aurten umore azoka irailean ospatuko denez, estreinaldi gehiago izango dira jaialdian. Kalealdia ez da azoka, jaialdia da, hau da programazioa irekia da. Kalealdiko zuzendariak Pedro Ormazabalek jaialdi honen nondik-norakoak azaldu ditu. Aurten Kalealdia ohiko datetan ospatuko da. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/20210614_kalealdia2021.mp3 Deskargatu hemen.

Malas Compania eta Karola elkarteek, Bilboko Udalaren eta Zaporeak elkartearen laguntzarekin, zirku emanaldi solidarioa egingo dute gabon hauetan Bilbon. Malas Compañiaseko Mikel Pikaza batu zaigu saiora, egun Bilbon zirkuak duen argazkia ekarri digu.  Bestetik Abenduko ikuskizuna xehetasunak ekarri dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/161222_mikel_pikaza_zirkoa.mp3 Deskargatu hemen.