Markeliñe taldeko Jon Koldo eta Jon Kepa batu zaizkigu gaurko saiora, bi antzezlan eskainiko dituzte Aste Nagusian. Carbon club eta Chef Nature . Carbon club meategi batera eginiko bidaia kontatzen digu. Meategiko gizon-emakumeei mirespenez eskainitako begirada zuzena ere bada.Gauaren eta ikatzaren beltzek bat egiten dute, kabaret bitxi honen atze oihal […]

Maiatzaren 18tik 21era ospatuko da Leioako Umore Azoka.  18 urte beteko ditu aurten eta ohiko duen moduan lau egunetan hainbat emanaldi ekarriko ditu. 50 konpainia hartuko dute parte , horietatik 22 Euskal Herrikoak, 20 Estatuko gainerako lekuetakoak eta 8 nazioartekoak. Aurreko edizioan bezala, aurten ere Umore Azoka Leioak lekua gordeko […]

Lurrak ikuskizuna aurkeztu digute Izaskun Agirresarobek eta Gaizka Chamizok, zirkoa eta akrobaziak antzerkiarekin nahasten dituen ikuskizuna ostiralean ikusi ahal izango baita Arriaga plazan. Hitzak ere badira bertan, baina Gaizkak azaldu digunez, “ez da garrantzitsuena esaten dena, kontatzen dena baino”. Horregatik kanpoan egin dituzten emanaldietan ere euskaraz ziren hitzak mantendu dituzte, […]