Maiatzaren 18tik 21era ospatuko da Leioako Umore Azoka. 18 urte beteko ditu aurten eta ohiko duen moduan lau egunetan hainbat emanaldi ekarriko ditu. 50 konpainia hartuko dute parte , horietatik 22 Euskal Herrikoak, 20 Estatuko gainerako lekuetakoak eta 8 nazioartekoak. Aurreko edizioan bezala, aurten ere Umore Azoka Leioak lekua gordeko du udalerriko kolektibo artistikoetarako, “Tokiko Eszena” ekimenaren bitartez. Sorkuntza artistikoaren ikuspuntutik, Ana López Asensiok jarduera programaren kalitatea eta aniztasuna azpimarratu ditu, eta parte hartuko duten konpainiak 500 proposamen baino gehiagoren artean aukeratu direla gogorarazi du. Halaber, berrikuntzaren eta aniztasunaren aldeko apustua aipatu du, Umore Azoka Leioak programazio trinkoa eta kaleidoskopikoa eskaintzen duelako aldi berean, diziplina anitzeko ikuskizunek eta genero anitzek osatutakoa.
Deskargatu hemen.