Markeliñe taldeko Jon Koldo eta Jon Kepa batu zaizkigu gaurko saiora, bi antzezlan eskainiko dituzte Aste Nagusian. Carbon club eta Chef Nature . Carbon club meategi batera eginiko bidaia kontatzen digu. Meategiko gizon-emakumeei mirespenez eskainitako begirada zuzena ere bada.Gauaren eta ikatzaren beltzek bat egiten dute, kabaret bitxi honen atze oihal gisa. Musika has dadila eta bonbillak piztu daitezela… Emozioa, komikotasuna eta edertasun plastikoa… piztu daitezela Hau Carbón Club da, ikatzaren senide den diamantea. Chef Nature antzezlana aire zabalean dagoen jatetxea da, berezko ortuarekin. Mahaikideak, bere mugikorrak eta pantaila guztiak baztertuz, berriz naturarekin rekonektatuko dira. Proposatutako menua, magikoa, harrigarria, terapeutikoa eta oso dibertigarria izango da.
Deskargatu hemen.