Lurrak ikuskizuna aurkeztu digute Izaskun Agirresarobek eta Gaizka Chamizok, zirkoa eta akrobaziak antzerkiarekin nahasten dituen ikuskizuna ostiralean ikusi ahal izango baita Arriaga plazan. Hitzak ere badira bertan, baina Gaizkak azaldu digunez, “ez da garrantzitsuena esaten dena, kontatzen dena baino”. Horregatik kanpoan egin dituzten emanaldietan ere euskaraz ziren hitzak mantendu dituzte, “nahiz eta euskaraz egon, askorentzako oso interesgarria zela esan digute”.
Bilbo aldean zirkua nola dagoen galdetuta, Izaskunek azaldu digunez, “Bilbon Karola Zirko Espazioa eta Zirkoaurre ditugu, bata zirku eskola moduan antolatuta eta bestea zirku konpainia moduan gehiago. Zirkua saltimbanqui, perroflauta eta horrelako destainazko hitzekin lotzen bada ere, ezagutza faltarekin lotzen dute hori eta euren karrera profesionala horretara bideratzera erabakita daude, eta Izaskunek azaldu digunez, ikasketa ugari eta denetarikoak egin dituzte karrera horretan prestakuntza profesionala lortu ahal izateko. Esku artean dituzten beste proiektu eta antzezlanak ere aurkezteko profitatu dute elkarrizketa.