Eszena kalera ospatuko da Bilbon beste urte batez. Irailaren 1ean hasi da, Zirika Zirkus taldearen “Marietak zirkus” ikuskizunarekin eta hilaren 30ean izango du amaiera, Hortzmuga Teatroaren “Agurea, urpekaria eta itsasoa”, Orain-Bi konpainiaren “Mute” eta La Glo Zirko Dantzaren “Pyrenne” ikuskizunekin. Guztira 32 emanaldi izango dira Bilboko auzoetan, 17 konpainien eskutik. […]
Kaleko antzerkia
Ekainaren 30etik uztailaren 5era Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren 26.edizioa ospatuko da. Guztira 35 konpainiek hartuko dute parte, euskaldunak, estatu mailakoak zein nazioartekoak, genero anitzeko eta adin guztiei zuzendutako 59 ikuskizun eskainiz. Ikuskizunak Casilda Iturrizar Parkean, Arriaga plazan, Arenalean eta EHUko Bizkaia Aretoan eskainiko dira. Aurten berrikuntza bat […]