Ekainaren 30etik uztailaren 5era Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren 26.edizioa ospatuko da. Guztira 35 konpainiek hartuko dute parte, euskaldunak, estatu mailakoak zein nazioartekoak, genero anitzeko eta adin guztiei zuzendutako 59 ikuskizun eskainiz. Ikuskizunak Casilda Iturrizar Parkean, Arriaga plazan, Arenalean eta EHUko Bizkaia Aretoan eskainiko dira. Aurten berrikuntza bat izango du jaialdiak, hainbat jarduera parte-hartzaile eskainiko dira kaleko artisten eta ikusleen arteko topaketa sustatzeko.
Deskargatu hemen.