Ikusten ari gara lehen dositik txertoek gaixotasunaren alderdi larrienetatik babesten dutela eta transmisioa prebenitzen dutela, hau da, hein batean behintzat, esterilizatzaileak direla. Baieztatuz gero, errazagoa izango litzateke talde inmunitatea lortzea. Horretarako, beharrezkoa da pertsonen %70 txertatuta egotea. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210323_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.

Aste honetako koronabirusaren gakoen atealean, Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak gainazalei buruz hitz egingo digu; izan ere, duela urtebete uste zen gaitza gainazalen eta objektuen bidez zabaltzen zela. Gaur egun, ordea, badakigu zabalkunderako bitarteko nagusia airea dela. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210316_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.

Bizitzen ari garen egoerak askotan ekartzen digu gogora 1918ko gripea, baina benetan ba al du zerikusirik gaur egun gertatzen hari denak garai hartan jazo zenarekin? Honen harira, hainbat berdintasun eta desberdintasun aipatuko dizkigu Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210309_koronabirusarenGakoak.mp3 Deskargatu hemen.

Koronabirusaren aurkako neurriak modu bisualean aurkezten dituen eredu bat erakutsiko digu Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak: suitzar gaztaren eredua. Zer zerikusi ote dute gaztak eta koronabirusak? https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210302_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.  

Europak onartu zituen lehenengo txertoak RNA mezularian oinarritutakoak izan ziren. Orain, adenobirusetan oinarritutakoak ere baimendu dituzte. Nola funtzionatzen dute? Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak azaldu digu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210223_koronabirusarengakoak.mp3 Deskargatu hemen.