Donostiako Egia auzoko Kortxoenea gaztetxea eraitsi dute gaur goizean. Gauez etorri dira 50 bat langile, Ertzantzaren laguntzarekin, eta gaztetxea hesitu ondoren hondeamakinak hasi dira ereisten. Hiru gazte teilatura igo dira, eta langile batzuek (Segurtasun enpresa batekoak?) jaitsiarazi dituzte. Kortxoeneako Ioritzek hori eta gehiago kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151103hizpideaioritzkortxoenea.mp3 Deskargatu hemen

Gaurkoan bi kazetari izan ditugu arlo honetan. Alde batetik Info 7ko Nekane Zinkunegik atzo Donostiako Kortxoenea gaztetxean gertatutakoa aztertu du, “penagarria dela” esanez. Bestetik, Aizu! aldizkariko Eñaut Mitxelenak, Kortxoenearenaz gain, “Estrobo” auzia komentatu du: Eñauten ustez, ematen du arraunlari horiek “normaltzat” jotzen dutela ziztatzea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151104hizpideanekanetaenaut.mp3  Deskargatu hemen