Portugaleten izango dira, irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an. Aldaketak eragiteko tresna berrien beharraz gogoeta egingo dute.Ekotopaketak  Azken krisia, gure garaia! Leloa izango dute, hilabete honetan zehar Euskal Herriko hainbat tokitan aurkezpenak egin dituzte, gaurkoan Ekotopaketen programa ezagutzeko Alaitz batu zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220923_ekotopaketak_alaitz.mp3 Deskargatu hemen.

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak eta Xabier Ugartemendia Negoziazio Kolektiboko eta Ekintza Sindikaleko idazkariak enplegu suntsiketa eta prekarizazioaren arazoak plazaratu dituzte. Horrez gain, enpleguaren defentsan sindikatuak abian jarriko dituen dinamiken berri ere eman dute. Ugartemendiak azaldu duenez, azken urtean 24.300 langile gutxiago daude alta emanda Gizarte Segurantzan Hego Euskal Herrian. […]

Gaurko lanaren ekonomia tartea Jon Bernat Zubiri ekonomilariarekin batera egin dugu. Espainiako Gobernuak atzo hartutako neurriak aztertu ditugu. Horretarako, 200.000 milioi eurora arte bideratzea aurreikusi du. Nahiz eta egoera nahiko aldakorra den. Hartutako neurrien artean azpimarratu digu Espainiako gobernuak enpresa txikientzak apalak eango dituela, krisiaren ondoren maileguan eskatzen badituzte gobernuak […]

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariak bi gai landu ditzute. Kointura  gaian azken hamarkadan krisiak utzitako argazkia aztertu dute. Lanaren ekonomian azken hamarkadan izan duen eragina aztertu dute, INEren datuak aztertuz emandako aldaketak sakon aztertu dituzte, gazteen egoera, lan harremanak… Egitura atalean mundu mailako gai ekarri […]

Azken urteotan maiz, maizegi, entzun dugu krisialdia gainditua dagoela eta ekonomia berehalako batean suspertuko zaigula. Hala ere, ekonomia eta errealitatea egoskorrak dira eta behin eta berriro ezeztatzen dituzte eskuineko politikariek zabaldutako iritziak eta emandako datuak. Eta asko dira, izan, positibismo itsu horren aurka altxatzen diren ahotsak, krisialdi hau, behin behinekoa […]

Gaur ekonomia tokatu zaigu eta Joseba Barandiaranekin hitz egin dugu. Hasteko, Nafarroa Garaian atentzioa piztu digute TRW eta Alston enpresen egoerek. Eroskiko zor berezia, 30.000 afektatu, izan da Josebak jorratutako beste gai bat. Bukatze aldera, beste gai pare bat: petrolioaren prezio baxua, eta Kataluniako egoera, momentuz ekonomia arloan bederen, ez […]

Krisitik ateratzen ari garela entzun dugu maiz azken bolada honetan: urriko langabeziaren datuak ikusita, ez du ematen. Langabeziak bere horretan jarraitzen du eta sortzen diren enpleguak oso prekarioak dira. Horrekin batera, Yolanda Jubetok Eusko Jaurlaritzako 2016rako Aurrekontuak aztertu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151109hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen

Gaur, Luis Guridik hiru gai aztertu ditu: Fagor-en faktoria batzuk erosteko dauden eskaintzak alde batetik. Bestetik, EPSVak edo Pentsio-funtsak eta Madrilgo gobernuak erabakitakoa. Eta bukatzeko, Langabeziaren datuak: behera egin du, baina oso enplegu gutxi (eta kaskarra) sortu da. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140703luisguridi.mp3 DESKARGATU HEMEN