HIZPIDEA: Krisialdi hau ez da hain erraz amaituko

Azken urteotan maiz, maizegi, entzun dugu krisialdia gainditua dagoela eta ekonomia berehalako batean suspertuko zaigula. Hala ere, ekonomia eta errealitatea egoskorrak dira eta behin eta berriro ezeztatzen dituzte eskuineko politikariek zabaldutako iritziak eta emandako datuak. Eta asko dira, izan, positibismo itsu horren aurka altxatzen diren ahotsak, krisialdi hau, behin behinekoa barik, sistemikoa dela esanez. Ahots horien artean aurkitzen ditugu, konparaziorako, Albert Recio ekonomialari katalanarena eta Joseba Azkarraga soziologo euskaldunarena. Hain zuzen ere, Jon Bernat Zubiri ekonomialariak, haien artikulu batzuetan oinarriturik, kapitalismoaren erroak eta moduak hain nabarmen erakusten dituen krisialdi honen kritika zorrotza egin digu gaurko irratsaioan.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Galizia Euskal Herria trukaketa, Hizkuntzak egiten gaitu, no caminho da lingua

og. Mai 19 , 2016
Regueifa izeneko kopla inprobisatuak Galiziako ohitura dira, Euskal Herriko bertsolaritzaren antzekoak. Bertsoak eta regueifak uztartzeko asmoz, trukea egin dute Arratiako BHI institutuko eta Galiziako ikastetxe bitako ikasleek maiatzean. Lehenengo Galizian izan ziren eta aste honetan bertan izan dira. Bertsoaren eta regueifaren arteko antzekotasunak eta aldeak ezagutuko ditugu eta hizkuntzen biziberritzean […]

Honekin lotuak