LANAREN EKONOMIA: Krisiak lanaren ekonomian izan duen eragina aztergai

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariak bi gai landu ditzute. Kointura  gaian azken hamarkadan krisiak utzitako argazkia aztertu dute. Lanaren ekonomian azken hamarkadan izan duen eragina aztertu dute, INEren datuak aztertuz emandako aldaketak sakon aztertu dituzte, gazteen egoera, lan harremanak… Egitura atalean mundu mailako gai ekarri dute; enpleguak badu etorkizunik? Galdera hori aztertu dute. Saioa bukatzeko, ARGIA astekariarekin elkarlanean, Amaia Lekunberri kazetariak Argitan aholkularitza zerbitzuak Barakaldon egindako azterketa aztertuko du.

Deskargatu hemen.

Sindikal Agenda:

Otsailak 15

  • @tabakalera-ko langileak, @bitartekariakM greban jarraitzen dute #bitartekariakmartxan
  • Greba mugagabea hasi dute Navarplumaneko langileek mehatxuen eta erabateko prekarietatearen aurka @ELAsindikatua
  • #M8 Greba feministaren prestaketa lanak direla eta, hainbat topaketa egiten ari dira
  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek grebarekin jarraitzen dute @ELAsindikatua @LABZerPribatuak @ESKsindikatua @ugteuskadi #garbialdi
  • Gestamp Try Out Services (GTO) Erandioko lantegiko 43 langileak integratzeko akordio baten alde ari dira borrokan. Otsaileko astelehen, asteazken eta ostiral guztietan bi orduetako lanuzteak egingo dituzte eta hilabeteko azken bi asteetan, lanuzteak 4 ordutakoak izango dira @ELAsindikatua @LABsindikatua

Otsailak 16

  • Akordioa lortu dute Bizkaiko H&M katean. Denda itxieren aurrean, @ELAsindikatua|k lortu du 19 langile Bizkaiko beste dendetan birkokatzea; alde egin nahi izan duten beste 17entzat, berriz, aurreko itxieran lortutako kalteordain bera (lan egindako urteko 45 egun).
  • Vodafone enpresak ERE bat eta 1.200 kaleratze planteatu Langileek azken aldian bi greba egin dituzte eta larunbatean Madrilen lurralde guztietako langileek manifestazioa egingo dute @CCOOeuskadi @ccoonavarra
  • Gasteizko eskalatzaileak borrokan daude, kalitatezko zerbitzu publiko bat eskaini nahi dutelako rokodromoetako langileek. Manifestazioa egingo dute Virgen Blancan, 12:30etan @ESKsindikatua

Otsailak 17

  • Gasteizen, Jai Egunetan jai plataformak deituta, Supercor Supermekatuan elkarretaratzea egingo du, 11:30etan eta Alcanpon, 12:30etan @ESKsindikatua

Otsailak 18

  • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da. Osakidetzako Emergentziak zerbitzuko Langileen Batzordeko sindikatuek agerraldia egingo dute Eusko euren lan baldintzak salatzeko, 13:00etan Gasteizen @SATSE_Euskadi @ELAsindikatua @LABsindikatua @ESKsindikatua @CCOOeuskadi @ugteuskadi @SindicatoMedico
  • Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzian bilera, CESIk (European Confederation of Independent Trade Unions) antolatuta. Gaia: “Sustantzia arriskutsuekin eta radiazioarekin lan egiten duten erizainen osasuna eta segurtasuna”. 15:00etan Miribillan (Santiago de Compostela 12, Bilbo) @SATSE_Euskadi
  • Arabako osasun-garraioko zerbitzua —ohiko anbulantzietan ta kolektiboetan— jasoa duen UTEak, LARRIALDIAK eta EULEN osaturikoak, hainbat arlotan egiten dituen ez-betetzeak etengabeak direnez, enpresako langileen @ELAsindikatua eta @ESKsindikatua|etako ordezkariek batzar-deialdia egin dute datorren asterako, laster mobilizazioak eta lanuzteak egiten hastea proposatzeko, eta azken batean, gatazka konpondu ezean, greba mugagabea hastea proposatzeko.

Otsailak 19

  • Bizitegi langile bat kaleratu dute, eta hori dela eta lankideek lanuztea eta elkarretaratzea egingo dute, Otxarkoagako plazan, 10:00-12:00 artean (Bilbo) @LABsozbiz @ccooirakas @ELABilbo @ESKsindikatua @cnttaldea #BIZITEGI #TercerSector @Bizitegi_org
  • “Lan harremanak eta babes soziala Euskal Herrian egituratzeko aukerak” jardunaldia Euskal Herrian sortu diren egoera berrien eta erronka estrategikoak ezagutu eta gogoeta egiteko aukera izango da. Donostiako Kursaalen lau mahai inguru izango dira, egun osoko jardunaldia osatuz @iparhegoafund @LABsindikatua https://labur.eus/EoRQI

Otsailak 20

  • Gipuzkoa nagusi-etxeetako langileen ere grebari ekingo diote txanda berri batean @ELAsindikatua
  • EHUko ikerlari predoktoralen asanblada egingo da Bizkaiko kanpuseko liburutegian, Leioan, 12:00etan @predocasanblada

Otsailak 21

  • Barakaldoko #Kbus autobus zerbitzuko langileek otsaileko ostegun guztietan 24 orduko grebak egiten ari dira
  • @SMedicoNavarra|k greba deialdia egin du otsailaren

Otsailak 25

  • Lantegi Batuak enpresako langileek Otsailaren 25, 26, eta 27 eta Martxoaren 20, 21 eta 22an greba egingo dute; martxoaren 2, 16, eta 30rean, manifestazioak @lantegiB @ELAsindikatua @LABsindikatua @CCOOeuskadi @ugteuskadi #LantegiBatuakBorrokan

Otsailak 26

  • Euskal Eskola Publikoko jantokietako langileek greba egingo dute, lan hitzarmen baten alde. Hezkuntza arloko langileekin soldata parekatzea eta gutxieneko kontratuetan jardunaldi batzuk zehaztea nahi dute @ccooirakas @zerbitzuakccoo @LABsindikatua @ELAsindikatua @ugteuskadi @FeSP_UGT_Euskad

Otsailak 28

  • Gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileek 10 egunetako greba egingo dute ikasturtea bukatu bitartean. Manifestazioa otsailaren 28an izango da, eta greba egunak martxoak 12-15, apirilak 1-4 eta maiatzak 8-9ean izango dira @ccooirakas @zerbitzuakccoo @LABsindikatua @ELAsindikatua @ugteuskadi @FeSP_UGT_Euskad @STEILAS_

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

AUZOZ AUZO: Larunbatean Uribarritik zuzenean arituko gara

ol. Ots 15 , 2019
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Uribarri auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du auzo auzo saioa. Uribarri ezagutzeko asmoa dugu, Bilboko auzo askotan bezala, auzoaren ezaugarri nagusia maldak dira. Mendebaldetik ekialderanzko […]

Honekin lotuak