Hezkuntza Lege-aurreproiektuaren zirriborroaz irakurketa kritikoa egin dute hainbat eragilek Durangoko azokaren testuinguruan. Katixa Agirre eta Imanol Epeldek irakurri dute manifestua. Argi adierazi dute legearen zirriborroak ez duela bermatzen euskal kultura zehar-lerro izatea, ez oinarrizko hezkuntzan, ezta beste hezkuntza-eremu batzuetan ere. Gaurko agerraldian adierazi dute proposamen zehatzak dituztela eta Hezkuntza Sailari […]