Asteburuan eta aste honetako lehen egunetan egondakoari errepasoa egin ondoren gaurko kontuekin jarraitu du Mikel Urbeltzek: Reincidentes taldeko prentsaurrekoa eta bi kontzertu: bata Kutxa Beltzan (goiko aretoan) eta bestea kafe Antzokian bertan. Bihar Quaoar eta Boogie Riders izango dira, eta larunbatean Señores eta The Secret Society alde batetik, eta Stereorocks […]
kultura
Gaur, Hamaika telebistako Ane Zabala erredaktorearen txnda izan dugu. Anek, gaurtik hasita, hurrengo egunetan ikusgai izango duguna kontatu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151203solasasteanezabala.mp3 Deskargatu hemen
Ostiralean hasiko da aurtengo Durangoko azoka, eta bertan izango da aurten ere Ahotsenea. Zertarako balio duen galdetuta, Lutxo Egiak zuzen erantzun du: “Musikariek edo taldeek ekoiztutakoa aurkezteko aukera ematen du Ahotseneak, kontzertu edo solasaldien bitartez”. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151202hizpidealutxoegia.mp3 Deskargatu hemen
Egunero izenburuak irakurri ondoren bi gonbidatu ditugu “Hizpidea” magazinean haiek sakontzeko, eta gaur Nekane Zinkunegik eta Eñaut Mitxelanak horixe egin dute. Nekanek “Ametsen liburua” izan du hizpide, non 467 preso-iheslari errepresaliatu eta 20 euskal artista agertzen diren. Eñautek, bestalde, Durangoko azoka, eta Bizardunak eta Esne Beltza taldeen hikamika izan ditu […]
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Jon Maguregi zuzendariaren txanda izan dugu atal honetan. Jonek, batez ere, Euskararen egunaz hitz egin du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151202solasastejonmaguregi.mp3 Deskargatu hemen
Koldo Mitxelena jaio zeneko 100. urtemugan, jardunaldiak antolatu ditu EHUk Bilbon eta Gasteizen. Jon Zarate Koldo Mitxelenak egindako lanekin hasi da. Gero, bihar ekitaldi instituzionala egingo dutela Bizkaia aretoan kontatu digu. Eta hilaren 3 eta 4an, Gasteizen egingo dute Jardunaldi akademikoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151201hizpideajonzarate.mp3 Deskargatu hemen
Azken egunotan egondakoari errepasoa egin ondoren, gaurkoekin hasi da Mikel Urbeltz: Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen hitzaldi-musikatua, Bilbo Hiria Irratiaren programazioaren aurkezpena, eta Lagun artean kantari. Bihar Izar & Star 6, eta Sorkun eta Liberen kontzertuak izango ditugu. Ostiralean, aldiz, Belako, eta Streeorocks. Larunbatean berriro Izar & Star 6, eta […]
25 urte pasa dira, berriro, Barakaldo Antzokiak bere ateak ireki zituenetik, eta larunbatean ospatu egingo dute Ezkerraldeko herri horretan. 25 urteko balantzea egiterakoan gauza asko sartzen dira, jakina, baina batek atentzioa pizten du: euskararekiko izan duen jarrera eskasa, eskasegia seguru aski. Gotzon Hermosillak hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151123solasgotzonhermosilla.mp3 […]
Atzo igandean hasi zen, nahiz eta lehiaketa gaur hasiko den. Aurten 41 pelikula izango dira Lekeition, horietariko 31 amateurrek egindakoak, eta den -dena euskaraz. Lekeitiokoak lehiaketa eta gehiago izan nahi du, Topagunea hain zuzen, Joseba Zuberogoitiak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151123hizpideajosebazuberogoitia.mp3 Deskargatu hemen
Alvaro Hilario kazetariak kolaborazio berezia prestatu du gaurko: alde batetik, Ibarrangeluko elizako organoa izan du hizpide. Bestetik, Korrontzi taldeari elkarrizketa egin dio, azken diskoa dela kausa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151119solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
