“Alternatiben herria Bilbon: kultura politiko berria ernatu da” irakurtzen dugu aste honetako Argiaren azalean. Horrekin hasi da Unai Brea erredaktorea zenbaki berria aurkezten. Ondoren, asteko gaia aurkeztu digu, Bideo-jokoak”, markak hautsi dituen merkatuan gure lekua egitea xede baitute bertoko bideo joko egileek. Gero, Unaik berak Iñaki Olaizolari heriotza duinaren inguruan […]

Bihar hasiko da Ondarroan Marabilli festibalaren hirugarren edizioa. Aitzol Aramaio zenaren omenez sortutako ekimen honek aurten hiru egunez era guztietako sorkuntza adierazpideak aurkituko ditugu topaketa honen egitarau zabalean. Festibala “zerbait bizia da” Kirmen Uriberen esanetan, bertan 16 urtetik 80 urtera arteko gazte, heldu eta zaharrek esku hartuko dutelako. Albertok eta […]

Munduko Arrozak jaialdia San Frantziskoko plazan eta inguruetan izaten da, eta aurten ere prest daude goizetik egitarauari ekiteko: mahaiak jarri, hasi paellak egiten, dantzak, kantak, kalejira, Paella txapelketa, bazkaria, eta gero gehiago. Aurten mugatu behar izan dute parte-hartzaileen kopurua plaza horretan egiten ari diren lanengatik, Patxi Manrike antolatzaileak kontatu digunez. […]

Egunotan 7 Katu Gaztetxean, Zirika gunean eta Kafe Antzokian izango dira Galiziari buruzko jardunaldiak, ostiral eta larunbatean. Hizkuntzaren bidezidorretan izaneko hitzaldiak zabalduko ditu jardunaldiok, gure kultura kolaboratzaile Alvaro Hilariok kontatu digunez.  Bestalde, larunbatean ere, baina Santurtziko Mamarigako kultur etxean, Kultur eguna ospatuko dute. Datorren astean, aldiz, Alexander Sokurov zinema zikloa […]

Asteburuan izandakoari errepasoa egiten hasi da Mikel Urbeltz Bilboko Kafe Antzokiaren egun hauetarako programazioa azaltzen, atzoko egitarauarekin jarraitzeko. Gaur XV. Haur Antzerki Topaketak, eta Yolanda Jubeto eta Joseba Barandiaranen arteko eztabaida izango ditugu. Bihar, Eskolatik oholtzara bertso topaketak, eta ostegunean kontzertuak, hurrenez hurren, Jared James Nichols-en, eta Anari-Mobydick. Ostiralean Udaberri […]