Atzo igandean hasi zen, nahiz eta lehiaketa gaur hasiko den. Aurten 41 pelikula izango dira Lekeition, horietariko 31 amateurrek egindakoak, eta den -dena euskaraz. Lekeitiokoak lehiaketa eta gehiago izan nahi du, Topagunea hain zuzen, Joseba Zuberogoitiak kontatu digunez.
Pasa den asteburuan Bilbon izandako frackingaren aurkako manifestazio batekin hasi ondoren, Josu Larrinagak Klima aldaketa eta Parisko goi-bilera komentatu ditu. Hasteko, aurrean dugun arazoa ez da “beste bat”: etorkizuna, gure seme-alaben etorkizuna, jokoan dagoelako. Jarraitzeko, gogoratu behar da bilera hori martxan dagoen bitartean manifestazio eta protesta guztiak debekatu egin dituztela. […]