Herri akusazio partikularra pozik agertu da egindako ibilbidearekin, baina lanean jarraituko du “beste ordainketa bidegaberik edo klientelismorik” egon den argitzeko. Erantzukizun politikoak eta penalak eskatu dituzte. Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafael Alkortaren aurkako epaiketa euskal gizarteari egindako espoliazioaren barruan  kokatu dute LAB, ESK, Steilas, Bizkaiko EHNE eta HIRU sindikatuek, […]

Gasteizko epaitegi batek Kutxabanken kontra ebatzi du, kontu korrontean dirurik ez zuen pertsona bati 30 euroko komisioak kobratzeagatik. Horrela, zenbaki gorrietan direnei jarritako komisioak kendu ezean, egunero 1.000 euroko isuna pagatu beharko du.  Jose Luis Segura EKA kontsumitzaile elkarteak kideak  gogoratu digu pagatutakoa itzultzeko eska dezaketela. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160711_hizpidea_joseluissegura.mp3 Deskargatu hemen.

Hilaren hasieran gertatu zen, Errekalden, lagun bat atxilotzean eta Facebooken zabaldutako bideoak bazterrak nahastu ditu. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak beste hainbat udal gai aipatu dizkigu: Masustegin egindako bisita, Uribarriko kale batzarra, eta Mario Fernandez – Mikel Cabieces auziaren inguruko elkarretaratzea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150416solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen. Ikus Errekaldeko atxiloketa erakusten duen DEIAk […]

Luis Guridi ekonomilariak eman digu EBZren asmoen berri. Draghi plana: diru mordoa datorren urteko irailera bitartean hilero inbertitzea zorra erosteko. Gero, estatuek diru hori bueltatu behar diote interes txikiarekin, eta diru horren bidez ekonomia erreala bultzatu nahi dute. Horrekin batera, Guridik Kutxabanken gertatzen ari diren aldaketak aztertu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150304solasguridi.mp3  Deskargatu […]