Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak bihar, larunbata, izango den manifestaldirako deia egin du. Urtarrilean urtebete beteko dute kalean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiar estatuko aurrekontuak onartzen ez diren bitartean presioa egitea baino ez dutela esan dute.  Gizarteari begira, milaka pertsonaren atxikimendua lortu izana ospatu, eta beraien helburuak lortzeko bidetik jarraituko dute. […]

Gaur goizean Bilboko La Bolsa eraikinean egin duen agerraldian Etxeratek salatu du azken asteetan bi presoren amak zendu direla beraien semeak agurtzeko aukerarik gabe. Lurdes Arronategi, Ibon eta Eneko Goieaskoetxearen ama eta Pili Garcia, Urko Labeagaren ama, azken asteetan zendu dira, semeei azken agurra emateko aukerarik izan gabe. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180223_etxerat.mp3 Deskargatu […]