Larunbatean abiatuko da Elikabilbo jardunaldia. Elikabilbo eragile ezberdinen arteko elkarlanaren eta saretze lanaren ondorioz sortu den hiri mailako ekimena da. REAS, IPES, BIZILUR, EKOLOGISTAK MARTXAN eta LABORE elkarteek antolatu dute ekimena. Elikabilboren sustatzaileak Bilboko elikadura sistemarengatik kezkatuta daude. Azken bi urteetan bizi izandako pandemiak eta gaur egungo Ukrainako gatazkak agerian […]

EGUNKARIA gizarte zibilaren arrakasta liburuaren aurkezpena izan da Kafe antzokian.  Bi indarren inguruan aritu gara, botera eta boterekeriaren indarraz, sasi legeaz. Alde batetik boterekeria hori indar fisikora iritsi zena, torturaraino baina horren gainetik beste indar bat aipatu behar da, herri oso baten indarra, herrigintzak izan zuen indarra, euskalgintzak, gaur eguneraino […]

Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du Auzoz auzo saioak. Santutxuko Karmelo plazatik aritu gara bi orduz, auzoko elkarte eta protagonistekin berbetan. Bilboko auzorik populatuena dugu, guztira 34.083 biztanle dauzka, eta 80,68 hektareako azalera. Guztira 422 biztanle bizi dira hektareako. Biztanle […]

Laboreko dendak urtebete egin berri duenean, Elikadura burujabetzako bigarren jardunaldiak antolatu dituzte Labore eta Ipesek azaroaren 6tik 8ra. Zer egin dezakegu herritarrok Bilbotik? galderapean kontsumitzaileak nekazariei hurbiltzeaz, nekazaritzaren etorkizunaz eta Ipar Euskal Herriko nekazaritzaz arituko dira hiru egunotan. Gaur arratsaldea hasiko dira jardunaldiak, nekazari eta kontsumitzaileen arteko aliantzak landuz. Kafe […]

Maiatzaren 23an, asteazkena, 18:00etan, Food Coop dokumentala proiektatuko dute Bilborock-en. Labore, REAS Euskadi, Bizilur, Kidekoop, EHKolektiboa, Mugarik Gabe, Elkarcredit eta “Desazkunde eta bizitze ona Sarea” elkarteetako kideok antolatutako ekitaldian  dokumentalaren emanaldiaz gain, mahi ingurua eta solasaldia egongo dira, Euskal Herrian martxan dauden antzeko proiektuak aurkezteko. Bizilurreko Mirenek ekimenaren berri eman […]