Bigarren elikadura burujabetza jardunaldiak antolatu dituzte labore eta ipesek

Laboreko dendak urtebete egin berri duenean, Elikadura burujabetzako bigarren jardunaldiak antolatu dituzte Labore eta Ipesek azaroaren 6tik 8ra. Zer egin dezakegu herritarrok Bilbotik? galderapean kontsumitzaileak nekazariei hurbiltzeaz, nekazaritzaren etorkizunaz eta Ipar Euskal Herriko nekazaritzaz arituko dira hiru egunotan.

Gaur arratsaldea hasiko dira jardunaldiak, nekazari eta kontsumitzaileen arteko aliantzak landuz. Kafe antzokian izango da, arratsaldeko zazpietan. Bihar, Indautxuko udaltegian gazteak eta emakumeak nekazaritzaren etorkizuna jardunaldia izango dute; arratsaldeko zazpietan. Jardunaldiak ostegunean amaituko dira, Ipar Euskal Herriko Aire freskoak ezagutzen jardunaldiarekin. Laboren, Santutxun izango da, arratsaldeko zazpietan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Elikagaiei intolerantziak eta alergiak On ekin nutrizioren eskutik

ar. Aza 6 , 2018
Azken 15 urteotan elikagaiekiko alergia eta intolerantziak bikoiztu egin dira munduan. Hori diote datuek. Horren ondorioz, elikagaiekiko alergia da, alergologiaren baitan, azken urteotan berrikuntza gehien eragin dituen esparrua. Beraz garrantzitsua da, lehenengo eta behin, alergiek eta intolerantziak ezagutzea eta kontutan hartzea. Horren inguruan berba egingo dugu On ekin nutrizioko lagunekin. […]

Honekin lotuak