Idatzi edo idazle izan? Idazlearen liburuak edo ibilbide politikoa? Horiei eta bestelako galderei erantzuteko asmoz, Euskal Herritik Italiarako bidea egingo dugu, literatura iparrorratz. Halaber, literaturatik abiatuz, ikastolatik gizartera eta kaleetatik ikasgelara jauzika arituko gara, feminismoa bezalako aferak hizketagai. Merezi ote literaturak? BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2025/liburuenerrepublikatxikia/250415_liburuen_errepublika_txikia_24.mp3 Deskargatu hemen.
literatutra
Bertol Arrietak Gezurra berdaderoa izenburua duen nobela aurkeztu digu. Nobelak Koldoren gorabeherak kontatzen dizkigu, lehen pertsonan. Egun batetik bestera, 44 urteekin, Koldok guztia galtzen du eta zerotik hasi behar du, pizzak banatzen hasi behar du lanean eta elkarbanatutako pisu batean bizitzen, eta covid-19aren ondorioz ezarritako konfinamendua pairatzen ere. Horixe da […]