Askok futboletik ezagutuko dute, 1960tik aurrera Liverpool futbol taldearen ereserki moduan egin baitzen ezaguna. Jatorria, hala ere, lehenago du, eta ez Liverpoolen, New Yorken baino. 1945ean Broadwayko Carrousel izeneko musikalerako konposatu zuten Rodgers eta Hammersteinek. Liverpooleko talde batekin hasi gara, Beatlesen garaikide eta eszenakide izandako Gerry and the Pacemakers taldeak […]