Luistxo Fernandez dugu egungo literatua ale radiofonikoaren egilea, mundua bereganatzeko helburu xumea duen kazetari ohia. Euskaldunon Egunkarian sorreran eta hasierako urteetan bertan ibilitakoa, euskal teknofiliaren aitzindari, Interneti buruzko atala sortu zuen 1996an EGUNKARIAn, beste hedabide askok baino dexente lehenago. Aurki.com, Sustatu albistegia, Tagzania eta beste batzuk izan dira Luistxoren ekimenak. […]