Luistxo Fernandez dugu egungo literatua ale radiofonikoaren egilea, mundua bereganatzeko helburu xumea duen kazetari ohia. Euskaldunon Egunkarian sorreran eta hasierako urteetan bertan ibilitakoa, euskal teknofiliaren aitzindari, Interneti buruzko atala sortu zuen 1996an EGUNKARIAn, beste hedabide askok baino dexente lehenago. Aurki.com, Sustatu albistegia, Tagzania eta beste batzuk izan dira Luistxoren ekimenak. Ekimen pertsonalagoak ditugu azpitituluak.com euskarazko azpidatzien biltegia, Ingelesen hilerria bloga. Liburu zenbait ere argitaratuak ditu: Tetris, Etxepare porno eta Gerra zibila Euskal Herrian (Josu Chuecarekin). Ipuin izugarriak liburu kolektiboan 1994an argitaratutako kontakizuna dakarkigu gaur: Patxi filologoa, Lorenzo kioskeroa, eta… aintzinako liburu bat. (Xerezaderen Artxiboa blogetik ekarria).
Deskargatu hemen.