Urteurrenekin jarraituz 40 urte betetzen ditu Mamiki konpartsak. Emakumeon konpartsaren sorrera Aste Nagusia jaio eta urtebetera izan zen (1979), Bizkaiko Emakumeen Asanbladak jai herrikoi eremu berri horren partea ere izatea erabaki zuelako. Aldarrikapen feministen bozgorailua izateaz gain, jaietan emakumeentzako elkargune bat eraikitzeko asmoz jaio zen Mamiki. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190819_Mamiki.mp3 Deskargatu hemen.
mamiki
Mamiki konpartsako Ana Perez izan da gurekin. Emakumez osatutako konpartsa honek feminismoaren aldarrikapenak Aste Nagusira ekarri ohi ditu aspalditik, konpartsarik beteranoenetakoa baita. Indarkeria sexistaren gaia, jai parekideen aldarria eta beste hainbat kontu lantzen ditu eta Bilboko konpartsetan bere eragina izan du urteetako lan honek, Anaren esanetan. Elikadura ere izan dugu […]