“Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza ezagutzera eman ditu Medicus mundi elkarteak. Azterketa  2014ko abendua eta 2016ko urria bitartean egin zuen OPIK Osasunaren Gizarte-baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa-taldeak, medicusmundi Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa erakundeek eskatuta. Itziar Irazabalek eman dizkigu azterketaren xehetasunak. Eusko […]