Bertso-bazkarien grazia zabaldu dugu Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Maiatzaren 10ean, Euskaraldia aitzakiatzat hartuta, bertso-bazkaria izan zen Meñakan. Bertan kantuan izan zen hiruko santua: Miren Artetxe , Unai Iturriaga eta Jone Larrinaga. Saioaren aukeraketa diktatoriala entzungai, on egin Biba el verso! https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250520_potto_menaka.mp3 Deskargatu hemen.