Ukaezina da azken urteetan Informazio eta Komunikazio Teknologiek jasan duten bilakaera eta horrek eragin duen aldaketa soziologikoa. Egunero jende asko erabiltzen ditu sare sozialak argazkiak edo bideoak partekatzeko, zer irakurtzen ari den jakinarazteko, film bati kritika egiteko, edota pentsatzen ari dena azaleratzeko. Horrela, sare sozialak norberaren bizitzaren erakusleiho bihurtzen dira. […]