Gaur sentikortasun handia daukan gaia ekarri dugu gurera. Udan gaude, baina aurtengo udan badago  faltan botatzen dugun ekintza. Bizitasuna, alaitasuna, musika, kultura, maitasuna ematen duena. Bai, Jaiei buruz ari gara. Goazen ba txosnetara! Dotore jantzi, edalontzia hartu eta aurrera! Gaurkoan Edorta Jimenez idazlearekin berba egin dugu, abuztuan ezin ahaztu Mari […]

Egunak, egutegiak, gorriz markatutako datak… Garrantzitsua da bizi ditugun egunak, zenbakia eta izena izatea, batzuk besteak baino egunago direlako eta haien esperoan gaude: lanean hasteko lehen eguna, gure urte eguna, jaietako egun berezi hori, bidaiak hastekoa, gertaera bati lotutakoak. Hain garrantzitsuak direnez, gaur protagonismo guztia izango dute. Ba al duzue […]

Aste honetan errekorrak hausteaz mintzatuko gara. Ba al dakizu zeintzuk diren Youtuben ikustaldi gehien dituzten euskal abestiak? Gaurkoan kanten zerrenda osatu dugu eta ohartuko zarete, sorpresa handiak daude. Horrez gain, munduak gehien saldu den albuma aztertuko dugu eta Guinness Record musikal bitxienak komentatuko ditugu. Egin klik edo piztu irratia! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210625_Nostalgia_02.mp3 […]

Gure lehen saio honetan ongi etorria eman nahi dizuegu gure estilora. Horregatik kantuen artean bidaiatzen hasteko, ongi etorria ematen duten kantuei buruz arituko gara. Saioan barrena garai, hizkuntza eta mota guztiz desberdinak zeharkatuko ditugu. Batu zaitez eta bide batez, ongi etorri! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210623_Nostalgia_01.mp3 Deskargatu hemen.