Bueltan gaude, euskaraz eta euskarari buruz hitz egin dugu gaurko saioan. Aurrekoan 80ko hamarkadan ia guztiak ingelesez izan zirenez Abendua euskarari lotutako hilabetea denez; Euskararen eguna, Durangoko azoka ospatu berri. Gaur Nostalgia saioan Euskarari buruzko kantak entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211215_nostalgia_euskararen_aldeko_abestiak.mp3 Deskargatu hemen.

Orain dela aste batzuk denbora makina hartu 70eko hamarkadara egin genuen salto. Gaurkoan ere denboran atzera egingo dugu eta garai baten kokatuko gara. Disko musikaren garaia, arropa koloretsuak, orrazkera bitxiak… Gaurkoan 80ko hamarkadara egingo dugu bidai. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211201_nostalgia_80ko_hamarkada_21.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur gure tour partikularra oihanera mugituko dugu. Sabanara, mendira, basamortura.. zenbat animalia topatuko ditugu kantuetan. Hori da, gaurkoan animaliak ekarriko ditugu gurera.Euskal Herrian hasiko dugu bidaia, otsoa, dragoia… https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211103_nostalgia_animaliak_18.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur bidaiatzeko aukera denboran atzera egingo dugu eta garai baten kokatuko gara. Disko musikaren garaira, praka zabalak, serpentinak…denboraren makinan sartu eta 70ko hamarkadara goaz; aldaketen aroa, musikaren haustura eta eboluzioa suposatu zuen garaira. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211029_nostalgia_70eko_hamarkada.mp3 Deskargatu hemen.

Dantzatzeko gogoak, dantzatzeko garaia bueltatu da. Dantza, jaia, zoriontasuna, dantzalekuak ireki dituzte eta ospatu beharra dago, horregatik 16. saio hau, dantzalekuen, txosnen, kontzertuen atzean dauden  guztiei eskainia da. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211020_nostalgia_dantza_16.mp3 Deskargatu hemen.

Euskaldunok sarritan galdetzen dugu zer alde dagoen rumba flamenkoa edo rumba katalanaren artean, edo buleriak flamenkoak zer diren, edo flamenkoa eta sevillarrak gauza bera diren. Normala da fandango eta arin arinetan trebatuta dagoen belarria despistatzea, eta bata bestearekin nahastea. Gaurko saioan erritmo hauekin datzan egiteko aukera paregabea izan dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211013_nostalgia_rumba_flamenkoa_15.mp3 […]

Gaurkoan 14. saioarekin gatoz, hasi berri dugun urtaroa izango dugu hizpide. Gaurkoan udaren ondoren eta negua baina lehen dagoen urtaroari buruz arituko gara. Asko dira urtaroa aipatzen dituzte kantuak? Hemen froga. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211006_nostalgia_udazkena_14.mp3 Deskargatu hemen.

Zuzenekoez aritu ginen duela bi aste eta agindu genizuen moduan berriro ekarri ditugu zuzenekoak gurera. Zaleen garrasiak, musikarien ilusioa, argiak, urduritasunez eta gogoz beteriko isiltasun laburrak. Gaurkoan gainera gonbidatu berezi batekin gatoz, gurekin izango da Hertzainak taldeko Josu Zabala. Goazen! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210916_nostalgia_zuzenekoak_vol2_11.mp3 Deskargatu hemen.

Bozgorailuetatik  musika entzuten da, piztu dira argiak, gitarren hotsak,bertaratutakoek eszenatokian jarri dute arreta eta magia hasten da. Zuzenekoei buruz ari gara, musika sentitzeko modurik onena, benetakoena. Batu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210901_nostalgia_zuzenekoak_vol1_09.mp3 Deskargatu hemen.

Leku batean bizi, leku batean jaio… Lekuen garrantzia, herriak eta hiriak, irratia bera Bilbo Hiria eta horrela eta horrelakoak dira baita saio honetako kantak ere. Hiri eta herrien omenez egindako kantuei buruz arituko garelako. Bilbo, New York, Bartzelona, Ataun, Galway… Goazen ba herrietatik/ hirietatik bidaiatzera! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210819_nostalgia_hiri_herri_08.mp3 Deskargatu hemen.