Filosofia irakaslea dugun Oihana Amezkuak gaurko Hizpidean esan digunez, LOMCE legearen aplikazio kamuflatutzat hartzen duen Heziberri planak hautazko irakasgai bilakarazi nahi du filosofia. Pentsamenduaren inguruko irakasgai hau derrigorrezkoa izan da orain arte, batxilergo espezialitate guztietako ikasleek ikasi beharra zutena. Aurrerantzean, ordea, ikasle bakoitzaren hautua izango da filosofia ikasi ala ez. […]