HIZPIDEA: Filosofia hautazko irakasgai bilakarazi dute

Filosofia irakaslea dugun Oihana Amezkuak gaurko Hizpidean esan digunez, LOMCE legearen aplikazio kamuflatutzat hartzen duen Heziberri planak hautazko irakasgai bilakarazi nahi du filosofia. Pentsamenduaren inguruko irakasgai hau derrigorrezkoa izan da orain arte, batxilergo espezialitate guztietako ikasleek ikasi beharra zutena. Aurrerantzean, ordea, ikasle bakoitzaren hautua izango da filosofia ikasi ala ez. Filosofiaren ordez, hautazko irakasgai sorta bat proposatzen du planak, tartean erlijioa sartzen delarik. Oihana Amezkuaren iritzian, atzerapauso ikaragarria da filosofia horrela baztertzea, hezkuntzaren helburu nagusia herritar kritikoak sortzea izaki, filosofiak zeresan eta zeregin handia baitauka ikasleengan pentsamendu askea txertatzen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Orlandoko atentatu homofoboaren harira

ar. Eka 14 , 2016
Asteartea izaki, nazioarteko gaia izan dugu magazinaren hirugarren elkarrizketan. Txente Rekondok, nazioarteko gaietan laguntzen digun adituak, herenegun Orlandon izan zen atentatu ikaragarriaren gainean egin dituen gogoeta batzuk partekatu nahi izan ditu gure entzuleekin. Txentek dioenez, aski garbi gelditu da atentatua otso bakarti deritzatenetako batek egin duela, nahiz eta Obama presidenteak […]

Honekin lotuak