Tartean konpainiak ‘Simplicissimus’ kabareta sortu du, kontzentrazio esparru nazi batean ere umorea egiten segitu zuten umorista batzuk ardatz hartuta: Fink, Grunbaum eta Gerron. Olatz Ganboa, Getari Etxegarai , Adrian Garcia de los Ojos eta Patxo Telleria taula gainean, Azaroaren 26 eta 27an estreinatuko dute lana, Bilboko Arriaga antzokian. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191120_KabaretPatxoTelleria.mp3 Deskargatu […]

Gerra Zibilaren garaian girotutako ¡Ay Carmela! antzezlana hartuko du Pabeloi 6 aretoak asteburu osoan zehar. José Sanchís Sinisterraren eskutik heltzen  zaigun antzezlanean Carmela eta Paulino 1936ko gerran errepublikarren aldean dabiltza, herririk herri, aktore lanetan. Nahi gabe, frankistek menpean hartutako lurretan sartu eta atxilotu egiten dituzte. Gauzak horrela, Errepublikaren aurkako parodia […]