Gerra Zibilaren garaian girotutako ¡Ay Carmela! antzezlana hartuko du Pabeloi 6 aretoak asteburu osoan zehar. José Sanchís Sinisterraren eskutik heltzen zaigun antzezlanean Carmela eta Paulino 1936ko gerran errepublikarren aldean dabiltza, herririk herri, aktore lanetan. Nahi gabe, frankistek menpean hartutako lurretan sartu eta atxilotu egiten dituzte. Gauzak horrela, Errepublikaren aurkako parodia egiteko eskatzen diete han, klasiko bat, han eta hemen antzeztutako egun hauetan Pabeloi 6 aretoan ikusgai dago. Diego Perez eta Olatz Ganboa aktoreak gorpuzten dituzte Paulino eta Carmela. Ramon Barearen zuzendaritzapean.
Deskargatu hemen.