Mieltxo Monforten lagun ugari bildu ginen asteartean Kafe Antzokian, ekitaldi xume baina gogoangarri baten bidez otsailaren 25ean utzi gintuen Mieltxori gorazarre egiteko. Zenbat Gararen izenean mintzatu ziren Xabier Monasteriok eta Isabel Isazelaiak Mieltxoren soslaia marraztu ziguten; Ainhoa Markinezek Potojorran bertso-eskolakoek egindako bertsoa kantatu zuen; Rafa Ruedak Internazionala jo eta abestu zuen, eta Anje Duhaldek Izarren hautsa. Ibon Burgoa soinu editoreak hainbat pasadizu gogoratu zituen eta Josu Larrinagak hitz batzuk ekarri zituen, bere izenean eta Iñaki Barcenarenean. Hemen dituzue, hurrenez hurren, ekitaldirako Hibai Castrok prestatutako bideoa eta Ibon Burgoak Mieltxori buruz irratian egin genuen saio berezirako egindako audio muntaketa.
Bideoa:
Audioa:
Deskargatu hemen.