Osakidetzako Garbiketa, Osasun Garraio eta sukalde zein kafetegietako langile azpikontratatuek greba deialdia egin dute. Noemi Etxabarria eta Itsasne Nuñez ELAko eta LABeko kideek adierazi dutenez, 4200 langile daude mobilizazioetara deituta. Greba urriaren 29an izango da Araban, azaroaren 5ean Gipuzkoan eta azaroaren 12an Bizkaian. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201020_osakidetzako%20azpikontratak.mp3 Deskargatu hemen.
Osakidetza
Arreta zirkuito elebidunen eragina neurtu du Bidane Petralandak. Euskaraz egiteko gai diren profesionalak identifikatzea eta euskaldunak horiengana bideratzen dituzte zirkuitu elebidun horiek. https://bilbohiria.com/docs2/2018/bereziak/180914_elk_Osasuna_Bidane%20Petralanda.mp3 Naiara Ozamiz eta Leire Erkoreka hurbildu zaizkigu, komunikazioak aurkeztu berri dituzte #OsasunaHizkuntza jardunaldian, osasun mentala eta hizkuntzaren arteko loturaz. Iaz aurkeztutakoaren garapena egin du Erkorekak, bere esanetan […]
Bihar eta etzi Bilbon “Osasuna eta Hizkuntza” jardunaldien jarraipen berezia egingo dugu. Arratsaldeko 15:30etan abiatuta ikerlari eta profesionalen hitzak batuko ditugu Bizkaia aretorik zuzeneko emankizun berezian. Jardunaldietan Osasun-arloan euskara lan-hizkuntza izateko eragiten duten faktoreak aztertu eta eraginkorrak izan daitezkeen lan-ildoen proposamenak planteatuko dira eta osasungintzako profesional euskaldunen sarea sortzeko estrategiak […]
Astero bezala, lanaren ekonomia izan dute aztergai Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak. Osakidetzako langile eta ESK sindikatuko militante Imanol Rodríguez izan dute gonbidatu. Osakidetzako enplegu publikoaren eskaintza irregulartasunetik haratago jardun dute. Ondoren Estatu Mailako Negoziazio Kolektiboari buruzko hitzarmena aztertu dute sakon. https://bilbohiria.com/docs2/2018/lanaren%20ekonomia/180629_Lanarenekonomia_11_Osakidetza.mp3 Deskargatu hemen.
Beste urte batez, abian da gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren kanpaina bereziki, 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoren bat dutenei, haurdun daudenei eta osasun arloko langileei zuzendua dago. 380.000 txerto ditu Jaurlaritzak, 1.200.000 euroko inbertsioa egin dute. Gaur lehen eguna izan da, eta Bilboko anbulatorio batera […]
“Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza ezagutzera eman ditu Medicus mundi elkarteak. Azterketa 2014ko abendua eta 2016ko urria bitartean egin zuen OPIK Osasunaren Gizarte-baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa-taldeak, medicusmundi Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa erakundeek eskatuta. Itziar Irazabalek eman dizkigu azterketaren xehetasunak. Eusko […]
EHUko udako ikastaroen barruan Osasuna eta hizkuntza jardunaldiak egiten ari dira ekainaren 27 eta 28an. Bi egunotan zehar Bizkaia aretoan hainbat adituk hizkuntza eta osasunaren ingurua jardungo dute. Bilbo Hiria irratiak jarraipen berezia egin du jardunaldien inguruan. Osasun alorrean hizkuntzaren diagnostikoa eta tratamendua egiteko aukera emango digute jardunaldiek. Osasun arretak, […]
Gaurko saioan Maria Gonzalez Gorosarri batu zaigu. Urte batzuk atzerrian eman eta gero, Osakidetzara bueltatu da. Osasun zerbitzu publikoen inguruko albisteak aztertu ditu hedabideetan. Osakidetzak galdu dituen langileen ondorioz, gaixoentzako arreta nabarmen kaltetu da eta hori hedabideetan izan duen isla ekarri digu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170522-hizpidea-mariagorosarri.mp3 Deskargatu hemen.
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko hainbat emakume taldek “EMAKUMEOK BADITUGU ARRAZOI OSASUNTSUAK KEXATZEKO” kanpaina jarri dute abian. Osakidetzan ez direlako aldizkako berrikusketa ginekologikorik sintomarik gabeko pazienteentzat egiten. Erabaki honek emakumeon osasunarekiko kezka larri eta sakona sorrarazten du, murrizketa sozialak gero eta bortitzagoak diren honetan, osasun arloan batez ere. Barakaldoko Argitan emakumeen zentrora […]
Aste honi dagokion Argia astekaria aurkeztu digu Unai Brea erredaktoreak. Azalean Laura Pego Otero abokatua eta tortura. Erdiko Kaieran “Donostia 2016” kultur hiriburua auzitan jorratu dute, eta Termometroan Break berak idatzitako Osakidetzako greba analisi-erreportajean. Bukatzeko, Net Hurbil atalean Indiako Rajastaneko uraren tokiko kudeaketa eredu interesgarria ezagutuko dugula aipatu du Break. […]
