Bihar eta etzi Bilbon “Osasuna eta Hizkuntza” jardunaldien jarraipen berezia egingo dugu. Arratsaldeko 15:30etan abiatuta ikerlari eta profesionalen hitzak batuko ditugu Bizkaia aretorik zuzeneko emankizun berezian. Jardunaldietan Osasun-arloan euskara lan-hizkuntza izateko eragiten duten faktoreak aztertu eta eraginkorrak izan daitezkeen lan-ildoen proposamenak planteatuko dira eta osasungintzako profesional euskaldunen sarea sortzeko estrategiak eztabaidatuko dira, guzti horien jarraipena egingo dugu ostegun eta ostiraleko saio berezian. Osasun alorrean euskara lan hizkuntza izateko eragiten duten faktoreak aztertuko dituzte, Felix Zubia medikuak, Iñaki Santamarina Medikuak eta Pablo Suberbiola Soziolingustika klusterreko kideak. Sareen ingurua ere hausnartuko dute, osasungintzako profesionalak. Ostiralean berriz martxan dauden adibideak eta ekintza zehatzak aurkeztuko dituzte, 9:30etatik aurrera eta eguerdi bitarte jardunaldietan aurkeztutako ponentzien berri emango dugu.