Bertsolari gazteen txapelketak izan ditugu aztergai gaurko saioan. Eskolarteko finaletan egon gara: Igorren jokatutako Bizkaiko finalean Janire Arrizabalaga izan zen txapelduna; Lesakan izandako Nafarroako finalean, Beñat Astiz; Urnietako Gipuzkoako finalean, berriz, Ekain Artolatxipi izan zen garaile eta Arabako finalean, Agurainen izan zen saioan, Maddi Agirre. Lapurdi, Baxe-nafarroa eta Xiberuko txapelduna […]