Musika desberdinak denetarik gaur, Musiblan. Hasteko Alex G. Philadelfiako multiinstrumentistaren musika, Sun Ra and his Arkestra ere gurean, izan ere maiatzean bete baitziren 100 urte jazz musikari bikain honen jaiotzatik. Boubacar Traoré Maliko sustraietatik abesten eta Mount Eerie, azken bolada honetan liluratuta gauzkan taldea. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170606musibla-017.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v=avFxYULTGjk
pop
Saio honetan, hasteko, Mitski bezala ezaguna den Mitski Miyawaki, Kanadako Julie Doiron eta beste batzuk entzungo ditugu baina iberiar penintsulako musika dakarkizuegu gehienbat, Elle Belga (Jose Luis Garcia Manta Ray taldeko kide ohia eta bere bikotekide Fany Alvarezen proiektua), Nacho Vegasen disko zahar bat errekuperatuko dugu eta bertatik abesti pare […]
Gaurko saioan estilo ugari entzun ahal izango ditugu. Hasteko Chuck Prophet gonbidatu dugu gurera eta Hanni El Khatib edo Glass Animals-ekin batera alderdi energetikoena beteko dute, beste aldetik Donovan Woods edo Julie Byrne ere izango dira gurekin soinu lasaiagoekin eta, amaitzeko, Neighbor taldearen perla bat euren azken diskotik. Ondo izan. […]
