Gune Irekikoetan (Open Space) ezagutu izan dugu, eta orain OSELE.16an bidaide gabiltza. Donostiarra Lasarten bizi, eta Ibon Burgoa saioko teknikariak argi ikusi duenez, “saltserue”. Musika taldeetan ibilitakoa eta orain beste abenturatxo batenbateriari ekiteko irrikitan; bestalde, energia tarifarik merkeenak aukeratzen laguntzen enpresei; baita kultura herritarrengana zabaltzen aspaldian Xpressionk! elkartean,… eta 2014tik-edo […]

Jai hartu dau gaur Pedro Marik. Eguneroko elikaduratik apartekoak gozatu ditugu elkarrekin irratira igo aurretik, komenigarrien ez direlakoan, eta gozatu. (Merzi!) Egunerokoan, ondo elikatzeko gako batzuk baditu berak: ondo hidratatu, entzimak, alkalinitate/azidotasun oreka egokia, godinak jan %50ean gutxienez, eta ondo oxigenatu. Horrelakoei esker, bat baino gehiagori lagundu ei deutso osatuten: […]

Eskultura (egurra, metala, buztina, bakoitza bere usainaz, bere trataeraz, ukutukeraz,..) bete-betean maite du Luis txikik (Alciturri Belausteguigoitia, esan digu, eta aitagandik bereizteko, “txiki” hori, 26 urteko gizontoak). Norai elkartean aurkitu genuen, txiripaz, umeentzako tailer bat eskaintzen. Oso esperientzia ederra han bilduentzat. ES-KULTURA-DA elkarteak (Mikel Calleja eta Iñigo Varona, unibertsitateko tailerreko […]