Eskultura (egurra, metala, buztina, bakoitza bere usainaz, bere trataeraz, ukutukeraz,..) bete-betean maite du Luis txikik (Alciturri Belausteguigoitia, esan digu, eta aitagandik bereizteko, “txiki” hori, 26 urteko gizontoak). Norai elkartean aurkitu genuen, txiripaz, umeentzako tailer bat eskaintzen. Oso esperientzia ederra han bilduentzat. ES-KULTURA-DA elkarteak (Mikel Calleja eta Iñigo Varona, unibertsitateko tailerreko jardun luzeek lagun egin zituztenekin eratua) estreinakoz eskainia, errepikatzekoa.
Arabako Olleriasen Blanka dagoela, keramikari emandako baserri-museo ikusgarrian, bizitza osoko proiektuan. Erreferente bat. Buztin mundurako pasioa indartu zion hark eta Luisek geu gaur, arte primitibo horretara erakarri.
Kantak:
Txiki.txikia (Split 77+Aiora Renteria)
Herri apaindua, el pueblo guapeau (Jabier Muguruza+Kiko Veneno)
Erreferentziak:
www.euskalzeramika.com
http://norai-bilbao.blogspot.com
http://classiques.uqac.ca/classiques/focillon_henri/focillon_henri.html
lurre@hotmail.es (Luis-en eposta)