Stevie Wonder kantari itsua, haur miresgarria izana eta 11 urte zituenetik AEBetako musika beltzaren Tamla-Motown zigiluko ikur nagusietakoa ekarri dugu gaurko saiora, 1972ko Superstition abesti arrakastatsuarekin. Clavinet doinu funkyekin dantzarako gonbita egiten duen abesti hau Talking Book diskoaren lehen singlea izan zen, sineskeriak salatzen dituen letra du eta sekulako arrakasta […]