11 ISPILU: Superstition (Stevie Wonder)

Stevie Wonder kantari itsua, haur miresgarria izana eta 11 urte zituenetik AEBetako musika beltzaren Tamla-Motown zigiluko ikur nagusietakoa ekarri dugu gaurko saiora, 1972ko Superstition abesti arrakastatsuarekin. Clavinet doinu funkyekin dantzarako gonbita egiten duen abesti hau Talking Book diskoaren lehen singlea izan zen, sineskeriak salatzen dituen letra du eta sekulako arrakasta izan zuen (hit, smash edo pepinazoa), AEBetako sailkapenetan lehenengo tokira iritsita. Jeff Beck gitarra jotzailearen laguntza handia izan zuen Stevie Wonderrek disko osoan, hari bere diskorako abesti bat ematearen truke. Wonderrek Beck-i bere diskorako abesti honetxen bertsioa egiten uztea izan zen tratua, eta Becken diskoa Wonderrena baino arinago argitaratzekoa zen, baina Wonderren diskoaren argitalpena aurreratu egin zuen Motown-ek, Beck-en kalterako. Bertsiolari moduan Jeff Beck bera, The Jackson 5, Raven Symone, Steve Ray Vaughan eta Leo Moracchioli izan ditugu gaurkoan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Auzoviet 1917+100 ekimena Otxarkoagan

ar. Urr 24 , 2017
Errusiako iraultzaren 100. urteurrena ospatzeko edo horren aitzakian  Mahatserri Kultur Elkarteak eta Pa…Ya konpartsak aste honetarako hainbat hitzaldi eta ekimen prestatu dituzte. Auzoviet 1917+100 ekimenaren astea  atzo hasi zen Otxarkoagako auzoan. Pa…Ya Konpartsak, Mahatserri Kultur Elkartearekin bat, hainbat ekitaldi prestatu dituzte aste honetarako. Gaur esaterako Bihar, ‘Marxtitzena’, berriz, Nazioa eta […]

Honekin lotuak