Aurten Gogoetaren Plaza izeneko gune berria (eta beroa, barruko tenperaturagatik) estreinatu da Durangoko Azokaren Areto Nagusian. Gai interesgarriak aurkeztu dira larunbatean, igandean eta astelehenean, hurrenez hurren, hizkuntza, sostengua eta transmisioa. Gaur transmisioa izan dute hizpide eta Uxue Alberdi izan da moderatzaile-eragilea. Gorka Urbizu elkarrizketatu du Alberdik goizean, eguerdian Niko etxart eta Maialen […]