Uxue Alberdi transmisioaz #azoka49

Aurten Gogoetaren Plaza izeneko gune berria (eta beroa, barruko tenperaturagatik) estreinatu da Durangoko Azokaren Areto Nagusian. Gai interesgarriak aurkeztu dira larunbatean, igandean eta astelehenean, hurrenez hurren, hizkuntza, sostengua eta transmisioa. Gaur transmisioa izan dute hizpide eta Uxue Alberdi izan da moderatzaile-eragilea.

Gorka Urbizu elkarrizketatu du Alberdik goizean, eguerdian Niko etxart eta Maialen Lujanbio solasaldian aritu dira eta arratsean Jon Sarasua, Mari Jose Olaziregi eta Ander Lipus izan dira, toki eta ibilbide ezberdinetatik datozen sortzaileak. Gai asko plazaratu dira eta ikuspuntu asko azaldu, Uxuek dioenez, norabide askotan ulertuta: ipar-hego, gazte-heldu…

Gaurko mintzagaia ezezik, transmisioa (kulturaren eta kulturgintzarena) da azokaren atzean dagoen kezka eta helburua, sal-erosketa hutsaz harago. Azokaren bilakaera interesgarrian gogoetaren plaza oso ekarpen ona dela uste du Alberdik, Ahotsenea ere bai, unean-unean kultura bizia eskaintzea, azokan eros daitekeen kultura enlatatua ezeze. Gaurko gaia eta azokaren egungo ezaugarriak izan ditugu hizpide Uxue Alberdirekin, azokako azken elkarrizketan.

 

Deskargatu hemen.

 

One thought on “Uxue Alberdi transmisioaz #azoka49

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER? (BIGE)

ar. Abe 9 , 2014
Gaur Irune Uria BIGEko teknikariaren txanda izan dugu “Ibaizabal” saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141209solasasteirune.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak