Piztiak taldeak 30 urte bete zituen 2021ean, eta Ondarruko taldeak “XXX” diskoa kaleratuko du, urte horietan zehar egindakoa ospatzeko. Han egokitu dituzte beren ibilbide musikal oparoan argitaratutako zazpi diskoetatik aukeratutako abestiak.Gainera, inoiz entzun ez ditugun beste bi kantu berezi gehitu dizkiote “XXX” albumari: Barrun barrukuk (Josu Aranbarri) eta Begiegi begira. […]